XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoan bi apaiz gutxiago.

Gero ta gutxiago dira gaur-egun gure eliz-barrutian ari diran apaizak.

Eztago ikusi besterik, Gipuzkoa zabalean, erri txiki eta auzune asko, betidanik apaizak izan dituztenak, gaur apaiz gabe daudela.

Donostia'ko Apaiztegiak, ordea, itxaropentsu eta gartsu, aurrera darama bere eginkizuna.

Utsune gogor bat nabaitu ondoren, sortzen dijoaz apaiz berriak naiz-ta apurka-apurka.

Nere iritziz, gure arteko apaiz urritasun au Jainko dei bat bezela biurtu da, sekularrak ere Salbazio misterioa aurrera eramaten saiatu ditezen.

Denok bai-gera Eliza.

Denok Kristo eta Elizaren atal biziak.

Bestalde, Elizak Kristo'k emandako eginbearra betetzeko iñolatan ere apaizen sorbaldetan bakarrik ez du oiñarritu bear.

Eginbear au Eleiza osoarena baita, naiz apaiz, naiz sekular diranena.

Dena-dela, ezin ukatu gai oni buruz, Gipuzkoa'ko Eliz-barrutiak ardura sakon bat daramala bere barnean.

Eta une ontan ain zuzen, orra or Gipuzkoa'tik Afrika'ra, Zaire'ko lurralde urrunetara, igesi dijoazkigu bi apaiz.

DOMUND Mixio jai aundian joan dira mixioetara, gure gaiñ Aita Santuak jarri dizkigun Mixio alderdietara, bi apaiz auek gure gotzai Don Jose Maria Setien laguntzaille dutela beren mixiolaritzako lenengo urratsetan.

Gertakizun onek neretzat au esan nai du: Donostiko eliz-barrutiak, egunik-egun eta DOMUND jai ospatsua simbolo bezela artuta, jarraituko duala mundu zabaleko Mixio guztien ardura izaten.

Eta eginkizun zabal ontan bere almen guztia ipiñirik, era berean saiatuko gerala Aita Santuarengandik emanak ditugun gure eliz-barrutietako Mixioak aurrera eramaten laguntasun osoarekin.

Orregaitik, gaur bereziki zoriongarri agertzen zaizkigu Bergara'ko ballaran kristau erria egiten duten guztiak.

Berak, Kristo'ren agindua on-artuaz, bi apaiz Zaire'ko Mixioetara bidaltzen dituztelako.

Amaitzeko, nik neuk Bergara'ko ballaran bizi diran kristauei esplikazio txiki bat eman nai nieke.

Iñoiz esan nuan, DOMUND'erako diru gutxien ematen zuana Bergara'ko ballara zala.

Orain, berriz, au esan bearra daukat: Gipuzkoak, aurten, gaillurrik goienean Bergara daukala, berak eman baitu diruak baiño askoz geiago balio duana: bi mixiolari.

Pedro ZELAIA.